Tag Archives: Iñaki Cerrajeria

ELKARRIZKETA: Iñaki Cerrajeria

iñaki cerrajeria

IÑAKI CERRAJERIA (Gasteiz, 1957)

 

blogs.elcorreo.com/icerrajeria

www.icerrajeria.com

 

Ezaguna, batez ere, bere margolari lanagatik. Margolaria izateaz gain, ordea, ilustratzaile eta karikaturagile ere bada.

Arte Ederrak ikasi zuen Sevillan eta Bilbon. “Deia” egunkarian hasi zen lehenengoz, eta 1989tik aurrera “Correo”n dabil ilustrazioak zein karikaturak egiten.

 

Erraza al da “pintura serioa” eta “karikatura komikoa” tartekatzea? “Txipa” zeharo aldatzera behartuta zaude ala ez da horrenbesterako lana?

Hainbestekoa da biak egiten daramadan denbora  ahaztuta dudala jada. Broma da… Egia esan ariketa osagarriak bezala ikusten ditut.

 

Era guztietako karikaturak landu dituzu, baina zure espezialitatea politikoak direla esan genezake. Hainbeste politiko egin izana behar saihestezin bat izan da, edo politikoak berez  barregarriak direlako sortu dituzu ?

Aktualitatearen exijentzia dela uste dut. Periodiko batean argitaratzen dut lan hau egunero, eta politikak leku oso garrantzitsua du.

Bestalde, poltikoarena karikatura barruan erabili ohi izan da betidanik. Imprenta asmatu zen geroztik, hain zuzen. Karikatura batzuk aitzindariak izan dira zalantzarik gabe. Batzuetan gai serioak arinduz eta bestetan ironiaz josiz. Honoré Daumier bezalako klasiko bat gainbegiratzea besterik ez daukagu.

 

Zer nahiago karikatura: tira moduan, edo pertsonaiaren testu biografiko bat laguntzen?

Tira komikoa dibertigarria egiten zait, gauza gehiago kontatu daitazke. Bestelako planteamendua eskatzen du karikaturak. Pertsonaiaren psikologia bilatu ahal da, aurpegi ezaugarrien sintesia… teknikak zerikusi handia dauka.

 

 

Zer ekarri du ona eta zer txarra karikaturaren mundura tecnologíak; ordenadoreak eta internetek, alegia?

Denak onurak izan direla esango nuke nik: abiadura, edonondik lan egin ahal izatea, gelditu gabe dabilen lan honetarako ezinbesteko baldintzak, eta tiren kasuan berehalakotasuna.

 

 

Azkenik, ezinbesteko galdera: zein da zure karikaturagile estimatuena?

 Zu zeu.

 

  cerrajeria matute cerrajeria sabater  cerrajeria kureishi

cerrajeria updike cerrejeria leguineche