Categories: Eguneko diskoa

Dr. Feelgood: Down By The Jetty

Gaur gaueko Eguneko Diskoa Dr Feelgood ingelesen debut lana izango da. 70eko hamarkada hasieran Canvey Island eskualdean sortutako laukote honek, pub rock musikaren aitzindarien artean egon zenak, betiko rock and roll musika egin zuen eta horixe da euren aurkezpen diskoan jaso zutena;  rock sinplea, zuzena eta energia handikoa, alegia.

1975eko Down By The Jetty Rockfield estudioetan grabatu zen, Galesen, zuzeneko disko bat izango balitz bezala, musikari guztiekin batera jotzen. Eta horrela grabatu izanak ez gaitu harritzen, taldeak  zuzeneko bikainak ematearen fama baitzuen. Dr Feelgood taldeko kideek, Vic Maile ekoizlearekin elkartu eta euren debut diskoan kontzertuetako soinu berdintsua lortu nahi zutela azaldu zioten.   The Who taldearen Live at Leeds diskoaren ekoizleak onartu egin zuen erronka eta emaitza 22:00etatik aurrera izango duzue entzungai, EITB irratian.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago