Categories: Eguneko diskoa

Lynyrd Skynyrd – pronounced leh-nerd skin-nerd

1973ko Pronounced Leh-nerd Skin-nerd Floridako Lynyrd Skynyrd taldearen debut diskoa izan zen.  Southern Rock musikaren kanta ederrenetako batzuk sortu zituen talde honek instituto garaian euren Hezkuntza Fisikoko irakaslea izan zen Leonard Skinner-en omenez hartu zuen izen bitxi hau. Beti umore txarrez zegoen irakasle honek, euren txima ile luzeak zirela eta oihu eta iseka egiten baitzien. Bekoki iluneko gizon hari txantxa bat egin nahian  Lynyrd Skynyrd izenaz aurkeztu ziren eszenatokietan.

Hegoaldeko errepide galduetako tabernetan eman zituzten zenbait urte baina Atlantako club batean jotzen zeudela, Al Kooper ekoizleak entzun zituen eta MCA zigiluarekin disko bat kaleratu nahi ote zuten galdetu zien. Disko honek “Tuesday’s Gone”, “Simple Man” edota “Free Bird” bezain kanta zoragarriak aurkeztu zituen eta taldea izarretarantz bidean jarri. Tamalez euren musika beti egon zen polemikaz zipriztindua, Amerikar Estatu Konfederatuen bandera eurena egin baitzuten.

Gaur gauean, hamarretatik aurrera, guzti honetaz hitz egingo dizuegu baita beste zenbait konturi buruz, ere, Lynyrd Skynyrd taldearen estreinako diskoari eskainiko diogun saio berezian.  Zatozte aintziterako rock musikara!

El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago