Categories: Eguneko diskoa

Tom Waits: Small Change

Tom Waits amerikarrak 1973an aurkeztu zuen Closing Time bere estreinako lana. Ondorengo hiru urteetan, disko bat argitaratu zuen urteko, Estatu Batuak eta Europa zeharkatu zituen eta “noctambuloa” bihurtu zuen bere burua. Gautxori honek, gainera, asko atsegin zuen whiskeya eta jakina da Small Change diskoa grabatu zuen garaian   edanda ematen zituela eguneko ordu gehienak.

1976ko disko honek  gaueko bizimodu hori islatzen du, cabaret, club eta tugurioetako giroa. Bere pianoan eserita, Tom Waitsi bihotz bakartien poesia mozkorra dario, Charles Bukowskiren juerga lagun bat izango balitz bezala. Bere abestietako istorioek Raymond Chandler-en detektibe eleberriak dakarzkigute gogora baita 40ko hamarkadako Film Noir edo zine beltzaren izenburu onenak.  Hain zuzen ere, diskoa kaleratu zen garaian musikari kritikariek honela aurkeztu zuten Tom Waitsen lan berria: “Beatnik Glory Meets Hollywood Noir Period“.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago