Categories: Eguneko diskoa

Uncle Tupelo: Anodyne

1993ko Anodyne Uncle Tupelo amerikarren  estudioko azken lana izan zen. Disko hau grabatu zutenerako Mike Heidorn bateria- jotzailea taldetik kanpo zegoen eta Jay Farrar zein Jeff Tweedy euren bakarkako proiektuetan pentsatzen hasiak ziren. John Stirratt, Ken Coomer eta Max Johnston hartu zituzten taldea osatzeko eta Texasen, Austineko Cedar Creek estudioan grabatu zuten diskoa.Lehen aldiz taldearen historian, Uncle Tupelok diskoetxe handi baten (Sire)  babesa izan zuen diskoaren argitalpen eta aurkezpen birarako baina honek ez zuen taldearen halabeharreko bukaera eragotzi. 1994an Jay Farrar abeslari eta gitarristak Uncle Tupelo taldea uzten zuenaren albistea eman zuen.

Illinoiseko talde honen hazietatik jaio ziren ondoren Son Volt eta Wilco bezain talde nabarmengarriak, azken 15 urteotako alt-country talde onenen artean daudenak.

22:00 etatik aurrera, Anodyne diskoa izango da gaurko Eguneko Diskoaren protagonista.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago