Categories: Playlist

Charlotte Gainsbourg: IRM

Charlotte Gainsbourg aktore eta abeslariak bere hirugarren diskoa, IRM, aurkezten dihardu udara honetan. 60ko hamarkadako pop frantsesaren ikono izan ziren Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen alabak zinean egin ditu bere lan esanguratsuenak (2009ko Cannes jaialdian aktore onenaren saria)  baina tarteka musikari heltzen dio eta disko berri honek kritika onak jaso ditu. Charlotte Gainsbourgek Beck musikari amerikarra izan du disko honetan bere kolaboratzailea.  Diskoaren izenburuak, IRM, MRI (Magnetic Resonance Imaging) erresonantzia bidezko irudiei egiten die aipamen. Abeslariak eskiatzen ari zela istripu bat izan zuen eta ondoren erresonantziak egin zizkioten buruan golpe larririk hartu zuen ikusteko.

Eitb Irratian “Time of The Assassins” abestia proposatzen dizuegu aste honetako nobedadeen artean.

El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago