Categories: Eguneko diskoa

Love: Forever Changes

Forever Changes Los Angeles hiriko Love taldearen hirugarren diskoa izan zen. Elektra diskoetxeak argitaratu zuen Lp hau 1967an, The Doors taldeak bere debut arrakastatsua egin zuen urte berean, eta batzuen arrakastak besteen porrota ekarri zuen. Gutxi batzuk baina ez ziren ohartu disko honen ezohiko kalitate eta edertasunaz eta aipagarria da Billboard amerikarrean 154.postuan sailkatu zen arren, Erresuma Batuko disko salduenen zerrendan 30.posturaino iritsi zela.

Urteen joanarekin, ordea,  musika adituen eta kritikarien disko kuttunenetako bat bihurtu da eta  musika aldizkari espezializatuek  egiten dituzten “historiako rock disko onenen”  zerrendetan lehen 100 disko onenen artean agertu ohi da.

Forever Changes Love taldearen sormen gailurra izan zen eta 60ko hamarkada osoko folk rock disko handienetako bat.  Arthur Lee – Bryan McLean bikoteak konposatutako abestien lirikotasun paranoikoak eta  David Angel konpositorearen moldaketa barrokoek diskoa maixulana bihurtu zuten.

Bihar, gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Irratian.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago