Categories: Eguneko diskoa

Judee Sill: Abracadabra The Asylum Years

Judee Sill, 70.hamarkadako bakarlari kaliforniarra bere belaunaldiko abeslaririk ezezagunenetako bat da. Joni Mitchell eta Carole King bezalako artistekin batera, Laurel Canyon Sound delakoaren barruan sartzen da espiritualtasun haundidun bere musika. Bi disko argitaratu zituen: Judee Sill 1971.urtean eta Heart Food, handik bi urtera. Biak Asylum zigiluarekin argitaratu zituen. Hain zuzen ere, bere debuta David Geffenen etxeak kaleratutako lehendabiziko diskoa izan zen. 1979an hil zen Judee Sill, 35 urte zituela, gaindosi batek jota. Haren lana berreskuratuz hainbat bilduma argitaratu izan dira azken urteotan. Esaterako, Abracadabra. The Asylum Years (2006). Bertan bere bi diskoak eta hainbat material gehigarri batu zituzten. Gaur bilduma hori entzungai izango da Eitb Irratian, gaueko hamarreratik aurrera. 

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago