Categories: Eguneko diskoa

Raymond Scott: Manhattan Research Inc.

Raymond Scott XX.mendeko musikaren aitzindari nagusienetako bat izan zen. Bere ibilbide profesional 30. hamarkadan hasi zuen, swingaren garaian. Musikari beltzak eta zuriak elkartu zituen historiako lehenengo orkestra osatzeaz gain, egungo musikaren garapenarentzat garrantzitsuak izan diren beste hainbat mugarri jarri zituen Scott-ek. Bera izan zen, esaterako, historiako lehenengo sintetizadoreetako baten sortzailea eta bere konposizio elektronikoak, 60.hamarkadan, geroago ambient bezala definitu zena aurreratu zuten. 1946.urtean Manhattan Research Inc. sortu zuen, musika elektronikoa eta konkretoa konposatzeko egon zitezkeen baliabiderik aurreratuenak garatzeko asmoarekin. Berak eraikitako tresna elektronikoekin sortutako konposizioak iragarki ugaritan eta telebista edo zinemarako filmeetan erabili ziren eta harrigarria da Scott-ek idatzitako piezen gaurkotasua . Gaur, gaueko hamarretatik aurrera, Raymond Scotten unibertsoa entzungai izango dugu Eitb Musikan.

View Comments

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago