Categories: Eguneko diskoa

The New Favourites of Brinsley Schwarz

Bihar, Eguneko Diskoaren tartean, 70eko hamarkadako pub rock britainiarraren talde handiena izango dugu gurekin: Brinsley Schwarz.  Gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian izango duzue entzungai talde ingeles honen azken diskoa. 1974ko Lp hau Dave Edmunds galestarrak ekoiztu zuen eta United Artists diskoetxeak argitaratu. Musikari dagokionez, taldearen disko finena izan bazen ere, salmentei dagokienez  The New Favourites of... porrot handia izan zen eta salmenta txar hauek eragin zuten taldearen banantzea 1975ean.

Taldea desegin ostean, taldekideek beste zenbait proiektu jarri zituzten abian. Esateko, Brinsley Schwarz gitarrista eta Bob Andrews teklatu jotzailea Graham Parker-i batu zitzaizkion The Rumour taldean eta Nick Lowek Rockpile taldea sortu zuen Dave Edmunds ekoizle eta musikariarekin batera.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago