Categories: Eguneko diskoa

Taj Mahal: Taj Mahal

Eguneko Diskoaren tartea Taj Mahal blues musikariaren 1968ko debut diskoari eskainiko diogu gaur.  Columbia diskoetxeak argitaratutako LP hau 30eko eta 40ko hamarkadetako blues doinuen berpizkundea bultzatu zuen diskoetako bat izan zen.  New Yorkeko musikariak Sleepy John Estes, Blind Willie McTell, Sonny Boy Williamson eta Robert Johnson blueslarien kantak eguneratu zituen disko honetan.

Sustrai ezberdineko musiken fusioan oinarrituz eta blues zaharra (Deltako eta Chicagoko bluesa) eta blues berria nahastuz (berak konposatutako bi abesti entzun daitezke lan honetan) Taj Mahalek disko itzela grabatu zuen Ry Cooder eta Jesse Ed Davis musikariak lagun zituela.

22:ooetatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian izango ditugu.

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago