Categories: Eguneko diskoa

Townes Van Zandt: Live at the Old Quarter, Houston, Texas

Townes Van Zandt-en abestiak, XX.mendeko musikaren klasikoak, artista haundiek abestu izan dituzte. Hala ere, Texas-en jaiotako kantautore honen diskoek ez zuten ezagutu arrakasta gehiegirik argitaratu zirenean, ez ziren momentuko arrakasta zerrendetan agertzen, nahiz eta kritikarentzat eta beste musikarientzat kantagile oso errespetatua izan. Gaur, Eitb Musikan, gaueko hamarretatik aurrera, Live at the Old Quarter, Houston, Texas (1977) entzungo dugu. Bi diskoz osatutako bilduma honetan, 1973.urteko uztailean Houston hiriko The Old Quarter klub-ean Van Zandt-ek eskainitako emanaldietako kantak agertzen dira, guztiak bere lehehenengo diskoetako abestiak: “If I Needed You”, “Pancho and Lefty”, “To Live is to Fly”… Van Zandt-en lanean murgiltzeko ezinbesteko diskoa.

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago