Categories: Playlist

Django Django: WOR

Edinburgoko Arte Eskolan ezagutu zuten elkar Django Django taldeko kideek. Guztiek musikan interes haundia izan arren, handik urte batzuetara Londresen berriz elkartu arte ez zuten banda sortu. Britania Haundian beren single-ek sekulako oihartzuna jasotzen ari dira hainbat komunikabidetan. Estilo nahiko sailkaezina da Django Django-rena: elementu elektronikoak musika-tresna tradizionalekin nahasten dituzte, soinu dantzagarri erakargarriak sortuz. Eitb Musikaren sintonian “WOR” kantarekin entzun ditzakegu: gerrari buruzko konposizioa, rockabillysoinu hipnotiko baten gainean osatua.

Share
Published by

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago