Categories: Eguneko diskoa

Ska Bonanza: Studio One Ska Years

Studio One diskoetxe jamaikarrak 1963an ireki zituen bere ateak, hain zuzen ere, Jamaikak independentzia lortu eta hilabete batzuetara. Diskoetxe hau izan zen jamaikar beltz batek abian jarritako lehen zigilu diskografikoa. Gizon hau Clement “Coxsone” Dodd izan zen, irla osoko ekoizle famatuenetako bat eta garaiko ska musikaren loraldia sustatu zuen enpresari gaztea.

Coxsone 50eko hamarkadan hasi zen musika ekoizten Federal  bezalako estudioetarako eta pixkanaka hiriko ghettoetako sound system gehienen jabea bihurtu zen. New Orleans eta Miami bezalako hirietatik inportatutako R&B singleak jartzen zituen lehen sound system haietan, baita jamaikar musikariek grabatzen zituzten singleak ere.

Ska musikaren hasieretako egunetan argitaratutako  singleak  ez ziren saltzeko ideiaz ekoiztu, sound systemetan dantzatzeko baizik. Coxsonek buruan zerabilen, ordea, single haiek merkaturatzeko ideia eta World Disc diskoetxearen eskutik,  lehenik, eta Studio One diskoetxean eskutik ondoren, ska musika Jamaikako irrati eta disko dendetara iristeko saiakera egin zuen.  1964an, Wailing Wailers eta Maytals bezalako taldeei esker bere lehen singleak saldu zituen eta single hauek Erresuma Batura iristean, jamaikar musikak nazioarteko oihartzuna lortu zuen eta askoz ere merkatu zabalago bat.  Ska doinu hauen garapenetik sortuko ziren ondorengo urteetan rocksteady eta reggae bezalako estiloak.

Gaur, 22:00etatik aurrera, Jamaikar musikaren historiako lehen urteetara egingo dugu bidaia, 60ko hamarkada hasierako ska musikara, eta bidelagun izango ditugu Studio One diskoetxearekin lan egin zuten musikari jamaikarrak:   Roland Alphonso, Don Drummond, Skatalites, Toots & Maytals, Bob Marley & Wailers, Eric “Monty” Morris, Millie Small,  Lee “Scratch” Perry, Stranger Cole, Ken Boothe, Alton Ellis  etab….

El Jonan

Share
Published by
El Jonan

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago