Categories: Eguneko diskoa

Beirut: The Flying Club Cup

The Flying Club Cup (2007) Beirut-en bigarren diskoa izan zen. Zach Condon, Beirut-en atzean dagoen gizona, Europa zaharreko musika tradizioarekin liluratutako estatubatuar gaztea dugu. Institututik ihes egin ahal izan zuenean, kontinente zaharrera etorri zen, eta Paris bere operazio-gune bilakatuz, Europa ekialdeko musikan, batez ere, murgildu zen buru-belarri. Gulag Orkestar (2006) Condon-ek bere logelan zituen musika-tresnekin grabatu zuen, bakar-bakarrik. Beirut-en lehenengo disko horrek sekulako arrakasta izan zuen mundu osoan. Bigarrenean, Balkanetako musikara eta bestelako soinu europarretara itzuli zen, beste behin, guztia bere erara moldatuz. Gaur, gaueko hamarretatik aurrera Eitb Musikan entzungo dugu The Flying Club Cup.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago