Categories: Eguneko diskoa

Lambchop: Nixon

2000.urteko Nixon diskoa Nashvilleko Lambchop alt country taldearen lan berezienetako bat da. Merge Records zigilu diskografikoak argitaratutako disko honen grabaketan hamahiru musikarik hartu zuten parte eta Kurt Wagnerren taldeak inoiz baino nabarmenago azaleratu zituen euren musika sailkaezinaren eragin anitzak: countrypolitan, Philly soul, avant garde, jazz…

Diskoaren izenburuarengatik pentsa daitekenez, Lambchop taldearen  lan honek Richard Nixon presidente estatubatuarrari egiten dio aipamen. Hala eta guztiz ere, hau ez da disko kontzeptual bat eta abestiek ez dute beraien artean loturarik ezta garapen tematikorik. Diskoaren azalean ikusten dugun margolan hau, Kurt Wagnerren haurtzaroko lagun batek egina da, Wayne White artista grafikoak, talde honen beste zenbait diskoren portadak ere egin dituenak.

Gaur, 22:00etatik aurrera, Nixon diskoa entzun ahalko duzue Eguneko Diskoaren tartean.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago