Categories: Eguneko diskoa

Robert Plant & Alison Krauss: Raising Sand

2007ko Raising Sand diskoa hamarkada osoko musika kolaborazio nabarmengarrienetako bat izan da.  Robert Plant ingelesak, Led Zeppelin taldearen abeslari izandakoak eta Alison Krauss bluegrassaren izarrak hasiera batean sinestezina zirudiena lortu zuten, urteko disko txalotuenetako bat grabatzea. Raising Sand diskoak bost  Grammy sarietarako izendapena lortu zuen eta bostak irabazi zituen, hauen artean, urteko disko onenaren Grammya. Robert Plant eta Alison Krauss abeslarien elkarlan honek harrera beroa izan zuen ere entzuleen artean, Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendetako lehen postuetan sailkatuz.

Bi abeslari hauei aipamen egin ondoren, diskoaren ekoizleari egin behar diogu aipamena, T Bone Burnett ekoizleari, bera izan baitzen disko hau ideatu eta errealitate bihurtu zuena. Bere ardura izan zen abestien aukeraketa egitea eta berak egin zituen,ere, beharrezkoak iruditu  zitzaizkion egokitzapen edo moldapenak.

Folk, country eta blues doinuen berpizkunde apal bat eragin zuen disko honen single entzunena, Every Brothers bikotearen “Gone Gone Gone” abestia izan zen, gaur gaueko hamarretatik aurrera, Eitb Musikaren sintonian entzun ahalko duzuena, diskoko gainontzeko abesti guztiak bezalaxe.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago