Categories: Eguneko diskoa

The Velvet Underground: Loaded

1970eko Loaded The Velvet Underground taldeak Lou Reed abeslariarekin kaleratu zuen laugarren eta azken diskoa izan zen. New Yorkekoek  Atlantic Records diskoetxean argitaratu zuten 10 abestiz osatutako disko hau. Dirudienez , Ahmet Ertegun musika enpresariak arrakastez kargatutako disko bat nahi zuen(an album loaded with hits) eta Lou Reed eta gainontzeko taldekideak entzuleri zabalarentzat erraz entzuteko modukoa zen musika bat egiten saiatu ziren, euren musikaren nortasuna galdu gabe ordea.

“Sweet Jane” eta “Rock and Roll” bezalako singleak amerikar irratietara iritsi ziren arren, diskoa ez zen inondik inora ere arrakastatsua izan. The Velvet Underground taldeko kideak euren aurreko diskoetan aurkeztu zuten soinu ilun eta distortsionatutik,  soinu argi eta itxaropentsuago batetarantz hurbildu ziren disko honetan baina ez zuten euren zigilu bereizgarria galdu. Azken finean, zerbaitegatik izan dira rockaren historiako lehen talde alternatiboa eta rock alternatiboaren historiako talde onena.

Disko honetako abestien grabaketan, Lou Reed, Sterling Morrison eta Doug Youle aritu ziren. Maureen Tucker haurdun zegoenez, baterista ezberdinak hartu zituzten grabaketa saioetarako.

Gaur, 22:00etatik aurrera Eitb Musikan izango ditugu.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago