Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: JIMMY PAGE

Jimmy Page, Led Zeppelin taldearen kide sortzaileetako bat, rock  musikaren historiako gitarrista handienen artean dagoena, 1944ko urtarrilaren 9an jaio zen Ingalaterran.

60ko hamarkada erdialdera egin zituen bere lehen grabaketa saioak, Shel Talmy eta Andrew Loog Oldham bezalako ekoizleek estudioko musikaritzat hartu zutenean. Diotenez, 1963tik 1965era Erresuma Batuan argitaratu ziren rock single guztien erdiak berak grabatu zituen. Sasoi hartan egin zuen, ere, lan Them, The Who, The Kinks, Donovan eta The Rolling Stones taldeekin, garaiko gitarrista entzutetsuenetako bat bihurtuz. Bere haurtzaroko laguna zen Jeff Beck-ek horrela eskatuta, Yardbirds blues rock taldera batu zen Paul Samwell Smith baxujolearen ordezko gisa baina gutxira nabarmendu zen taldeko gitarrista onenetako bat bezala. Yardbirds taldearekin disko bakarra grabatu zuen, 1967ko Little Games.

Yardbirds taldearen amaierarekin bat egin zuen Led Zeppelin taldearen sorrerak. 1968tik 1980ra, Jimmy Page, Robert Plant, John Paul Jones eta John Bonham musikariek garai guztietako rock talde onenetako bat osatu zuten, 70eko hamarkadako musikaren bilakaeran funtsezko arrastoa utzi zuena, batik bat hard rock eta heavy metal musika egiten zuten taldeengan eraginez.1980an, John Bonham baterijolea hiltzean taldea desegina gelditu zen eta taldekideek bide ezberdinak hartu zituzten. Jimmy Page eta Robert Plant, esateko, The Honeydrippers proiektu berrian elkartu ziren, berriro, baina disko bakarra argitaratu ondoren beste istorio batzuetan murgildu ziren. Jimmy Page gitarristak hainbat disko kaleratu zituen The Firm taldearekin eta bakarkako lan bat ere grabatu zuen.

Musika aldizkariek behin baino gehiagotan izan dute euren orrietako protagonista eta bere musika ibilbidea drogen gehiegizko kontsumoari lotutako albisteekin eta arte ilunen zein magia beltzaren kultuari buruzko kontuekin zipriztindua izan da. Jimmy Page 3 aldiz ezkondu da eta 4 seme- alaba ditu.

2007an, 27 urteko tarte zabalaren ondoren, Led Zeppelin taldeko kideak eszenatokira igo ziren berriro. Jatorrizko taldean zeuden Robert Plant, Jimmy Page eta John Paul Jones musikariei, John Bonham baterijolearen semea batu zitzaien kontzertu hartan. Musikaren industriak aurkeztutako datuen arabera, Jimmy Page gitarristak eskaini duen emanaldi ikusiena, 2008ko Joko Olinpikoetako amaiera ekitaldian Leona Lewis abeslariarekin batera egindakoa izan da.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago