Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: Marianne Faithfull

1946.urteko abenduaren 29an, Marianne Faithfull jaio zen Londresen. Familia aristokratikoduna eta edertasun haundikoa, oso gaztea zelarik bilakatu zen ikono eta musa. Bere lehenengo singlea, As Tears Go By (1964), Mick Jagger-ek eta Keith Richardsek idatzi zioten. Arrakasta haundia izan zuen kanta honekin. Hala ere, ospetsuagoa izan zen Mick Jagger-en neska-laguna izateagatik bere ezaugarri artistikoengatik baino. Keith Richardsekin ere bizi izan zuen istorio bat eta baita garai hartako beste hainbat izarrekin ere. 60.hamarkadako bere une artistiko garrantzitsuena Sister Morphine kanta izan zen.

  

1969ko abesti hau Faithfullek berak idatzi zuen, berriz era Keith Richardsekin eta Mick Jaggerekin elkarlanean (Rolling Stones taldeak Sticky Fingers bilduman kaleratu zuen kanta honen bertsioa). Sister Morphinek abeslari honen potentziala erakusten zuen. Hala ere, potentzial kreatibo hori askoz ere beranduago garatu du Faithfullek. Bilduma nahiko kaxkarrak kaleratu baitzituen 70.hamarkadan. Norabide argirik gabe, autodestrukzio zurrunbilo batean murgildu zuen Faithfull urte haietan. Hala ere, 1979.urteko Broken English bilduma mugarri bat modukoa izan zen bere ibilbidean. Itzulera honek artista interesgarri bat erakutsi zuen. Egun batean fina izan zen ahotsa guztiz urratua zuen jada baina, hortik aurrera kaleratuko diskoek eta egindako filmeek Marianne Faithfullek bere lekua aurkitu duela erakusten dute.

(Audio bertsioa hemen)

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago