Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: Bob Marleyren aurkako atentatua

1976ko abenduaren 3an, gizon armadun talde bat Bob Marleyren etxean sartu ziren. Reggae-aren izarra, Rita emaztearekin eta Don Taylor managerrarekin batera lanean ziharduen. Hiruak zauritu zituzten. Marleyk handik bi egunera Smile Jamaica dohaneko kontzertua eskaini behar zuen Kingston hirian. Itxura denez, tirokatu zutenek ez zuten Marley kontzertu horretan azaltzerik nahi. Hala ere, zauriak oraindik sendatu gabe, Bob Marley 80.000 lagunen aurrean azaldu zen abenduaren 5ean. Kanta gutxi batzuk abesteko azaldu zen eskenatoki gainean, hasiera batean, baina, azkenean, 90 minutuko emanaldi gogoangarria eskaini zuen the Wailers taldearekin batera.

  

Bere sorterria gerra zilbil egoeran zen eta kontzertu honetan, Marleyk  Michael Manley Jamaicako Lehen Ministro aurrerakoiaren alde zegoela argi uzten zuen. Itxura denez, indar kontserbadoreei ez zitzaien gehiegi gustatzen Marley hain argi politikari karismatiko honen alde azaltzea. Izan ere, abeslaria ordurako eragin haundidun ikonoa baitzen bere herrian eta, nonbait, izan zezakeen boterea mehatxutzat ikusten zuten haren aurkariak. Erasoa Estatu Batuetako gobernuak agindu zuela ere esan izan da. Hala ere -atentatuaten zergatia politikoa izan zela nahiko onartua egon arren-, ez zen inoiz argitu benetan zeinek hil nahi izan zuen Bob Marley. Handik gutxira Londresera joan zen eta bertan Exodus bilduma grabatu zuen.

 

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

13 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago