Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: Blue Suede Shoes

Blue Suede Shoes rockanrollaren historiaren lehen urratsetako klasiko haundia da. Elvis Presleyren hit haundienetako bat eta berarekin gehien identifikatzen dugunetako bat ere bada. Hala ere, bere egilea Carl Perkins dugu. Hain zuzen ere, Perkinsek 1955eko gaur bezalako egun batean grabatu zuen lehenenengo aldiz. Grabazioa Sun Records zigilu mitikoko estudioetan egin zen. Memphiseko disketxera iritsi baino lehen, Perkinsek hainbat ezezko entzun behar izan zituen, bere demoak New Yorkeko konpainietara bidaltzen hasi zenean.

  

Disketxe horietan esaten ziotenez, berak sortu zuen hibrido arraroari, countrya eta erritmo beltzak nahasten zituen musika berri horri, ez zioten etorkizun komertzialik ikusten. Kantaren lehenengo grabazio arrakastatsuaren ostean, Carl Perkins eta bere banda New Yorkeruntz abiatu ziren. Telebista saio baten ziren agertzekoak eta emanaldi honek ospea ekarriko zien. Gauzak nola diren, ordea…bidean istripua izan zuten eta ez ziren New Yorkera iritsi. Bien bitartean, Elvis bere kanta abesten ikusi zuen beste telebista saio batean. Fama eta esker on ametsak begien aurrean desagertu zitzaizkion. Perkins ez zen izan, nolabait esateko, Elvis bezain izar disdiratsua. Hala ere, rockanrollaren historian bere lekua ziurtatua dauka, ondorengo hamarkadetako musikariek (Beatlesek, batez ere) eta publikoak rockabillyaren aitzindari honen lana oso aintzat hartu baitute.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago