Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: DIRTY DANCING 1987Nº1 USA

1987ko azaroaren 14an, Dirty Dancing filmaren soinu banda Estatu Batuetan ale gehien saldu zituzten diskoen zerrendako lehen postuan sailkatu zen. Ondorengo 18 asteetan, lehen postu horri heldu zion, urteko disko arrakastatsuenetako bat bihurtuz.

Disko honen arrakasta, izen bereko filmaren arrakastaren isla izan zen, noski: Dirty Dancing 1987-1988 urteetako filma ikusienetako bat bezala gogoratzen da.  Patrick Swayze eta Jennifer Grey protagonista zituen ezinezko maitasun istorio hau, 1963ko udaran dago girotua, Catskill mendietan irudikatutako opor etxe dotore batean. Filmak harrera beroa izan zuen, bereziki nerabeen artean, eta soinu bandak ere milioika kopia saldu zituen nazioartean. Soinu banda hau, 60ko hamarkada hasierako pop eta R&B klasikoez osatua dago baina filmarako espresuki konposatu eta grabatutako hainbat kanta ere aurkeztu ziren Dirty Dancing filmaren musikan. Hauen artean, Jennifer Warnes eta Bill Medley abeslariek grabatutako "I’ve had the time of my life", Hollywoodeko zine akademiak urteko abesti onenari ematen zaion Oscar-az saritu zuena.

Gaur egunera arte, Dirty Dancing filmaren soinu bandak 32 milioi ale saldu ditu eta 11 alditan izan da platinozko diskoa. Zalantzarik gabe, zinearen historiako soinu banda arrakastatsuenen artean dago.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago