Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: Hit the Road Jack

Ray Charlesen kantarik esanguratsuenetako bat Hit the Road Jack da. Kanta honi esker, soul soinuen maisu hau Estatu Batuetako arrakasta zerrendetako lehenengo postura igo zen 1961eko gaur bezalako egun batean. Esan bezala, kanta hau Charlesekin berehala identifikatzen dugun klasikoetako bat da. Percy Mayfield kantagile bikainarena da konposizio hau. Hain zuzen ere, Ray Charlesen 60.hamarkadako kantagile faboritoa izan zen Mayfield. Ray Charlesek guztiz bere egin zuen kanta eta berak ere bere maisutasunaren lezio bat ematen digu bertan. Izan ere, soul, pop, rock, jazz eta gospeletik edaten du Hit the Road Jack kantak eta nahasketatik sortzen da “irabiatuak” emaitza bikainak eskuratu zituen, bai kritikaren aldetik eta baita publikoarenetik ere.

  

 Izenburua ingelesezko esamoldea da, “Alde hemendik” bezala itzuliko genukena. Joateko, bere bistaren aurrean gehiago ez duela ikusi nahi esaten dio behin eta berriz Margie Hendrixek Ray Charlesi. Hain zuzen ere, Hendricks the Raelettes ahots-taldeko burua zen. Ahots-taldearen eta Charlesen arteko elkarrizketa bezala egituratua dago kanta, hain zuzen ere. Charlesek, behin eta berriz erregutzen dio emakumeari berarekin hain gogorra ez izateko baina Margiek, koruko neskak lagunduta, joateko eta gehiago ez itzultzeko erantzuten dio. Egia esan, kanta hau ezin da ulertu the Raelettesen aportaziorik gabe. Ezta Ray Charlesen beste kanta batzuk ere, The Right Time edo What’d I say, esaterako. Bideo honetan Hit the Road Jack abesten ikus ditzakegu.

 

 

 

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago