Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: Woody Guthrie

1967.urteko gaur bezalako egun batean Woody Guthrie hil zen, Huntington Chorea izeneko endekapenezko gaitzaren ondorioz. Gure gaurko protagonista XX.mendeko lehenengo erdiko estatubatuar folk musikaririk garrantzitsuena izan zen. Neurri haundi batean, joan den mendeko bigarren erdiko herri-musikako eragin nagusiena izan zelako, nahiz eta sasoi hartan Guthrie beraren jardun profesionala ia hutsala izan. Bere esangura nagusia kantagintzan datza: This land is your land bere kanta herri-musikaren erreferente beharrezkoa bilakatu da, esaterako, eta genero guztietako izarrik ezagunenek bere kanten bertsioak grabatu dituzte.

  

Kanta gehientsuenen kasuan, Guthriek zera egin zuen: folk melodia zaharrei hitz berriak idatzi. 1940ko hamarkada izan zen bere goren aldia. Diskoetxe haundiekin grabatzen zituen bildumak, idazlanak ere argitaratzen zizkioten eta irratiko pertsona ospetsua izan zen. Guzti hau, ordea, izar multimediaren irudia, alegia, bere nortasunak eta ikuspegi politikoak ezkutatzen dute. Sortzaile oparo nekaezina zen. Uneoro idazten, marrazten, kantatzen edo musika jotzen ari ohi zen. Egonezin hori bere bizitzako alderdi guztietako ezaugarria ere bazen. Honela bada, ez zen atxikimendu iraunkorren zalea, orohar. Leku baten luzaroan bizitzeko ardurarik ere ez zuen azaltzen. Indibidualismo berezi honekin batera, ezkerreko ikuspegi politiko zorrotza Guthrieren beste ezaugarri nagusiena zen. 50.hamarkadan, gaisotasuna zela eta, Guthriek nahitaez utzi behar izan zion grabatzeari eta kontzertuak eskaintzeari. Modu ironikoan, gure protagonista arrakasta bolada berri bat izaten hasi zen orduan. Bere kantak eta bere bizitzaren jarraibidea folk revival deiturikoaren inspirazio-iturri bilakatu baitziren, eta bereziki, 60.hamarkada hasieran, Bob Dylanentzat. 60.hamarkadaren erdialderako, Guthrieren kantak bilduma ugaritan hasi ziren azaltzen eta bere lanak birrargitaratzen. Kasu batzutan, lehenengo aldiz ikusi zuten argia bere hainbat kantak eta bere idazlan multzo oparoa liburuetan argitaratua izan zen. Bere lanaren hazkunde hau ez zen eten, gainera, Guthrie beraren heriotzarekin. Ondorengo hamarkadetan ere, liburu berriak argitaratuak izan dira eta bere oinordekoek egungo hainbat talde eta bakarlari esanguratsu gonbidatu izan dituzte Guthrieren argitaratu gabeko hitzentzat musika konposatzera. Era horretan, kanta berriak sortuz.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago