Categories: Egun bat Musikan

Egun bat Musikan: OTIS REDDING

Otis Redding Georgian jaio zen, Estatu Batuetako hegoaldean, 1941eko irailaren 9an.

60ko hamarkadaren hasierarekin batera ekin zion bere musika ibilbideari, Little Richard rock and roll izarraren ildotik zihoan shouter bat bezala. Berehala aurkitu zuen ordea bere soinu bereizgarria eta bere lehen abestietan jada, talentu harrigarria azaldu zuen bai interpretaziorako baita konposiziorako ere. Ahots urratuko abeslaria, tripetatik abesten zuen; balada ezti, hunkigarri eta tristeenetatik dantzarako doinu bizi eta alaietaraino. 

Bere lehen arrakasta "These arms of mine" Stax  zigiluan izan zen argitaratua. Booker T and The Mg’s edota Carla Thomas bezalako musikariekin batera, Otis Redding izan zen gaur egun Memphis soinua bezala ezagutzen denaren sortzaile aipagarrienetako bat eta diskoetxe honetako izar handiena bezala gogoratzen da. Inoiz ez zuen pop zerrenda amerikarretako tontorra eskuratu baina bere musikak ohiz kanpoko harrera izan zuen entzule zurien artean. Hain zuzen ere, Melody Maker musika aldizkariak urteko abeslari onena izendatu zuen 1967an eta  Montereyko Pop Jaialdian (hippien eta kontrakultura amerikarrarekin bat zetozen gazte zurien topaleku)  bera izan zen txalo gehien jaso zituen abeslaria.

Otis 1967ko abenduaren 10ean hil zen hegazkin istripuan. Bere talde laguntzaileko (Bar-Kays) hainbat kide ere istripu hartan hil ziren. Otis Redding 26 urte zituenean hil zen, bere ibilbideko une onenean, sormen eta arrakasta une paregabean zegoenean. Hil baino egun batzuk lehenago grabatu zuen "(Sitting on the) Dock Of The Bay" izeneko kanta, askorentzat bere musikaren gailurra dena eta bere heriotzaren ondoren Estatu Batuetako pop zerrendetako lehen posturaino iritsi zena.

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb

Recent Posts

Crowded House Woodface

Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …

12 years ago

Vashti Bunyan Just Another Diamond Day

60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…

12 years ago

20 urte Freddie Mercury gabe!

20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…

12 years ago

Calle 13 garaile da, besteak beste, “Latinoamérica” eta Peruko Kultura Ministroari esker!

Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko  Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …

12 years ago

“UNITED”: 7 mila milioi pertsona Lurraren alde “bateginda”

Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…

13 years ago

Tony Bennet eta Lady Gaga: “The Lady Is A Tramp”

50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…

13 years ago