Cat Stevens-ek 18 urtekin argitaratu zuen "I love my dog" izeneko estreinako singlea eta urtebetera, The Tremeloes taldeak Erresuma Batuko pop arrakasten zerrendetako TOP 5-a eskuratu zuen Stevens-ek konposatutako "Here comes my baby" abestiarekin. 1967an grabatu zuen, ere, P.P Arnold abeslariak Cat Stevens-en ibilbide osoko izenburu ezagunenetako bat izan den "The first cut is the deepest" orduz geroztik hainbat eta hainbat abeslari eta taldek grabatu izan dutena, esateko, Rod Stewart eta Sheryl Crow abeslariek.
Sasoi hartan, tuberkulosiak jokoz kanpo utzi zuen hilabete batzuetarako. Gaixo eta eszenatokietatik urruti egon zen denboraldi luze hartan, abeslariak musika espiritual eta gogoetatsuagoa sortzeari ekin zion eta bere itzulera uste baino hobea izan zen. 1970 eta 1972 urteen artean, bere ibilbideko bi disko aipagarrienak argitaratu zituen Tea for the tillerman eta Teaser & the firecat. Disko hauek aukeztu zituzten Cat Stevens-en kanta goraipatuenak: "Morning has broken", "Wild World", "Father & Son", "Moonshadow", "Peace Train" etab.
1976an abeslari britainiarra itota hiltzeko zorian egon zen eta pasarte hartatik bizirik ateratzearen miraria eskertu nahian Coran liburu sakratua hartu zuen esku artean. Gutxira, fede islamiarra besarkatu zuen eta Yusuf Islam izen berria hartu. Ondorengo 20 urteetan ez genuen bere berririk izan eta musika arloan ez zuen inolako lanik egin. 90eko hamarkada bukaeraz geroztik, kanta berriak grabatzen dihardu nahiz eta ez duen, oraindik behintzat, 70eko hamarkada hasierako diskoen maila berdintsuko lanik aurkeztu.
Gaur, 22:00etatik aurrera, eta Eitb Musikaren sintonian, Crowded House taldearen Woodface diskoa izango dugu entzungai. …
60ko hamarkada bukaerako folk britainiarraren ikono handienetako bat Donovan musikari eskoziarra izan zen. Honek Skye…
20 urte Freddie Mercury hil zenetik. Bere musikak ordea guregan dirau. Abeslariaren heriotzaren urteurrena dela…
Grammy Latinoetan, Calle 13 taldeak, Peru-ko Kultura Ministroa den, Susana Bacarekin batera abestu duen, “Latinoamerica”-rentzako …
Lurraren biztanle kopurua hazten ari da etengabe. 7 mila milioi pertsonaren bizitoki da honezgero eta…
50-eko hamarkadan Frank Sinatrak eta Ella Fitzgeraldek egin zuten moduan, Tony Bennet eta Lady Gagak…