X

Bideoa: Tximista batek auto bat jo du, gidaria barruan zela

    Categories: Bideoak

Wayne Lennan australiarra bizirik atera da tximista batek bere autoa bete-betean jo ostean. Lennan autoaren barruan zen, eta bere kamerarekin urruti agertzen ziren tximistei argazkiak egiten ari zen, hondartza ondoan dagoen taberna baten aparkalekuan.

Irudia Luke Flanders surflariak grabatu zuen bere autotik. Bideoa izugarrizko arrakasta izaten ari da Interneten. Irudietan ikusten denez, tximistak autoa jo eta txinparta laranjak ateratzen dira. Gainera,  tximistaren indarraren ondorioz, autoa lurretik altxatu egiten da.

Wayne Lennan harrituta dago, tximistaren indarra ikusita inolako zauririk gabe atera delako.

Leirus: