X

Jean-Claude Van Dammeren erakustaldiak arrakasta izugarria lortu du Interneten

Irudia: Youtube

Jean Claude Van Damme aktorea denon ahotan dabil azken egunetan. Eta ez film berria estrenatzeagatik, Volvo kamioi egilearentzat egindako iragarki ikusgarriagatik baizik.

Belgikako aktoreak bere gorputzaren indarraren (eta kontrolaren) erakustaldia egiten du bertan. Bi kamioiren atzerako ispiluen gainean zutik agertzen da, orekari eutsiz, eta kamioiak bata bestearengandik aldentzen direnean, zangoak zabaldu eta oreka mantentzen jarraitzea lortzen du.

Bideoak ospe handian lortu du Interneten, eta dagoeneko 25 milioi aldiz ikusi dute erabiltzaileek. Bada iruzur hutsa dela salatu dueni, baina Volvo etxeko bozeramaileek bideoa benetakoa dela azpimarratu dute prentsa ohar batean bidez.

Amarrua ala errealitatea? Ikus ezazu bideoa eta zuk zeuk erabaki.

 

Leirus: