X

Kazetaritzaren miseriak: txakurrak hankan pixa egin dio… hiru aldiz!!!

    Categories: Jendea
Irudia: Youtube

Kameren aurrean jarri eta hitz egiterakoan, kazetariek arreta guztia egiten ari diren lanean jarri behar dute, hanka sartzeak eta bestelako nahasteak ahal den neurrian saihesteko. Baina bada gure kontroletik kanpo dauden ezustekoak, eta horiek egoeta bitxiak eta barregarriak sortu ohi dituzte.

Errumaniako telebista bateko kazetari bat izan da ezusteko horien azken biktima: emakumea txakurtegi batetik informatzen ari da, txakurrez inguratuta, eta horietariko batek pixa egiten dio hankan, baina ez behin bakarrik, ezta birritan ere; hirutan egiten dio pixa kazetariari.

Ezaguna da txakurrek pixa eremua markatu eta jabetza adierazteko erabiltzen dutela. Beharbada, txakurrak oso gustukoa izan zuen neska eta ‘jabetza’ berria besteen aurrean ondo babestu nahi zuen, pixa hiru aldiz eginda…

Leirus: