X

Bizardun zoroa

@incredibeard

San Francisco hiriko bizilagun batek ezusteko arrakasta lortu du sare sozialetan. Isaiah Webb da bere izena, eta bere bizarrarekin egindakoek sekulako ospea eman diote. Astelehenero, Webbek bizarrarekin egindako diseinu berria argitaratzen du sare sozialetan: pasta jateko platera, bost garagardo basoen euskarria… denetarik egin du 29 urteko gazteak.

Egin eta erakutsi, noski. Isaiah Webbek milaka jarraitzaile ditu Twitterren , Facebooken eta Youtuben, ‘Incredibeard’ (bizar sinestezina) ezizenarekin sortutako profiletan.

(Ikusi pasta jateko bizarrarekin egindako katiluaren bideoa).

Webbek 15 urte daramatza bizar guztia kendu barik, eta 18 hilabete ile bat bera ere moztu barik. Bizarrarekin egindako diseinuak Webbek berak pentsatzen ditu eta Aphan emaztea da bizarrari forma ematen diona. Emaztea izan zen, hain zuzen, bizarrari itxura bereziak eman eta sare sozialetan erakusteko ideia eman ziona.

@incredibeard
@incredibeard
@incredibeard

 

 

Leirus: