X

Emakume batek garagardo oso bat edan omen du… belarritik!!!

Emakumeak pajita belarrian sartu eta garagardo osoa edaten du. Argazkia: Youtube.

 

Txekiako emakume gazte baten bideoak zalaparta sortu du sare sozialetan: egia ala trikimailua al da bertan ikusten dena?

Bideoan emakumea lagun talde batekin dago eta eskuan duen garagardoa oso-osorik ‘edaten’ du, baina pajita belarrian sartuta.

Irudiek eztabaida sortu dute Interneten; batzuen ustez, trikimailu batbaino ez da, edalontziari eusten dion mutilak hodi txiki bat daukalako mangaren azpian eta garagardoa hortik husten duelako.

Beste batzuen ustez, aldiz, ez dago iruzurrik, gizakien belarria eta eztarria konektatuta daudelako eta, ondorioz, garagardoa hortik pasaraztea posiblea delako.

Nork du arrazoia?

Leirus: