X

Saguzarrek ere ahozko sexua praktikatzen dutela frogatu dute

Arrek zein emeek pratikatzen dute ahozko sexua

Saguzar arrek ahozko sexua egiten diete emeei ustez harreman sexualaren iraupena luzatzeko helburuarekin, zientzialariek aditzera emandakoaren arabera.

Live Science aldizkarian publikatu dutenez, emeek ere arrei felazioak egitea ez da batere arraroa.

Ikerlariek 450 saguzarreko kolonia aztertu dute Indiakohegoaldean, Nallachampatti herrian. Indiako saguzarrak (Pteropus giganteus) munduan dauden handienetakoak dira, eta fruta jaten dute.

Ikerketak 13 hilabete luze iraun zituen eta prismatikoak eta bideo kamerak erabili zituzten saguzarren portaera gertutik jarraitzeko. Denbora horretan 57 sexu harreman antzeman zituzten (ahozkoak eta penetraziozkoak), goizetan gehienbat.

Ikerlarien txostenen arabera, arrek euren zakilak igurtzi egiten dituzte, emeengana hurbildu aurretik erekzioa lortzeko. Orduan emeei ukitu leuna ematen diete hegoekin. Normalean, emeak ihesean ateratzen dira eta arrek atzetik joaten zaizkie.

Emeak geldi geratzen direnean, arrak bagina miazkatzen hasten zaizkie (gizakien artean cunnilingus izenarekin ezagutzen duguna egiten). Portaera horren bidez emeak sexualki berotzea eta bagina lubrifikatzea lortzen dute.

Cunnilingus bakoitzaren iraupena 50 segundo ingurukoa da. Ondoren, arrak emearen gainean jartzen dira 10-20 segundoz, eta, bukatzeko, 94 eta 188 segundo arteko bigarren cunnilingusa egiten diete.

Zientzialariek frogatu dutenez, cunnilingusa luzeagoa denean, kopulazioa ere luzeagoa izan ohi da.

“Uste dugu kopulazio luzeek espermaren mugikortasuna errazten dutela”, adierazi du zientzialarietako batek , “eta mugikortasun horrek emea haurdun geratzeko aukerak handitzen ditu”.

Leirus: