X

Gurasoak auzitara eraman ditu, maitasun nahikoa eman ez ziotelako

    Categories: Jendea
Bernad Beyk 200.000 dolar nahi ditu.

Bernard Beyk gurasoen kontrako salaketa jarri du maitasun eta babes nahikoa ez ematea leporatuta. Hori dela eta, Beyk 200.000 dolarreko kalte-ordaina eskatu die.

Bey New Yorkeko Brooklyn auzoan bizi da eta, bere adierazpenen arabera, etxetik alde egin behar izan zuen 12 urte zituenean, gurasoen abusu fisikoak eta irainak aguantatzeaz nekatuta.  Etxea utzi eta hurrengo urteak noraezean eman zituen, etxerik gabeko gazteentzako aterpeetan eta adingabeentzako zentzategietan.

Bernard Beyren abokatuek auzitegietan esan dutenez, gurasoek ez zioten behar bezalako babesa eman eta horren ondorioz gazteak hainbat gabezia eta hainbat egoera latz pairatu ditu.

Salatzailearen asmoa dirua bi pizzeria martxan jartzeko erabiltzea da, eta, noski, bere familia sortzeko.

“Ez zait batere axola gurasoei gertatzen zaiena”, adierazi du Bernardek. “Euren ez ninduten maite ni txikia nintzenean eta gure artean ez dago inolako loturarik. Duela urte batzuk etxera bueltatu nintzen eta ez zidaten inolako harrerarik egin”.

Leirus: