X

Amak 21.000 euroko kirurgia plastikoa ordaindu die Jennifer Lopezen antza izateko

Jennifer eta karen Lesley ahizpak

Lesley ahizpen istorioa mundu osoan zabaldu da. Biak adingabeak dira, eta, ama bezala, Jenifer Lopez abeslari eta aktorearen jarraitzaile sutsuak. Hori dela eta, zazpi kirurgia egin dituzte, amak ordainduta, Lopezen antza izateko.

Ahizpa zaharrenak abeslariaren izen bera du, Jennifer, baina horrek ez zuen guztiz asetzen eta 16 urte bete baino lehen izar estatubatuarraren gorputza izateko ebakuntza egin zuen.

Lehenik eta behin, titiak operatu zituen, 4.650 euro ordainduta. Ondoren  liposukzioa egin eta ipurmasailak handitu zituen. Prezioa: 6.980 euro.

Ahizpa nagusia eredu hartuta, 14 urteko Karenek sudurrean “ukitu” batzuk eman zituen, 2.330 euroren truke. Handik urtebetera, titiak handitu zituen beste 2.330 euro ordainduta.  Emaitzekin gustura geratu ez eta  4.000 euro gastatu zituen liposukzio batean eta ipurmasailak handitzeko.

Amak ebakuntza guztiak ordaindu ditu, 21.000 euro, eta urteak aurrera egin ahala, alabek Jennifer Lopezen antz handiagoa izatea espero du.

Leirus: