Egun gutxitan, zaindariak zur eta lur utzi zituen Ginak, telebista kateak aldatzeko gailua kontrolatzen erakutsitako trebetasuna ikusita.
Pablo Herreros primatologoak El Mundo egunkariari egindako adierazpenetan dioenez, “Ginaren gauei bizitasuna emateko, telebista bat jartzea erabaki genuen, eta kateak aldatzeko gailua eman zioten, telebista nahieran maneiatzeko”.
“Baina handik egun batzuetara ezustekoa etorri zen: Ginak gailua arazo barik erabiltzen zuen, baina pornoa ematen zuten katea aukeratzen zuen etengabe”. Zientzialariek badute, beraz, tximinoen eta gizakien arteko antzekotasunen beste froga bat.: pornozaletasuna.