
Jonathan Trappe estatubatuarrak etxea eraiki eta hegan egitea lortu du, kolore askotako puxiken indarrari esker, Pixarreko Up! film ospetsuan bezala.
Trappe marrazki bizidunen antzera egindako etxean sartu eta hegaz hasi zen, Mexikoko Leon herriko puxika aerostatikoen festibalean.
Ez da estatubatuarrak horrelako zerbait egiten duen lehen aldia, Jonathan Trappe helioz betetako puxikak erabilita Mantxako kanala zeharkatu duen lehen gizakia baita. Eta bistan du hurrengo erronka: Atlantikoa 365 heliozko puxikez bultzatutako erreskate-ontzi batean hegaz zeharkatzea. Guztira, 3.000 kilometro egin beharko ditu.
Please comment with your real name using good manners.