“Lehenik sabeleko mina izan zen. Gerora, ebakuntzak eta kimioterapia tratamendua iritsi ziren. Sei hilabete igaro dira harrezkero, eta denbora horretan hainbat gauza gertatu dira. Lehorrean egin beharrekoak eginda daude. Orain, nabigatzeko ordua da”, idatzi du Donesek.
Aldi berean, minbiziaren aurkako tratamendua amaitu duela baieztatu du kantariak. “Txaluparen, zeruaren eta olatuen txanda da orain… Bukatu dira ebakuntzak, asteazkeneko kimioterapia saioak, igandetako ‘txakalaldiak’. Nabigatzeko garaia da, berriro”, adierazi du sare sozialetan.
2015eko irailean egin zioten ebakuntza Pau Donesi, koloneko minbizia atzeman ostean.