Tag Archives: jarabe de palo

Pau Donesek bukatu du minbiziaren aurkako tratamendua

541682_jarabedepalo18_foto610x342Hainbat hilabetez, ospitalean, kimioterapia hartzen egon ostean, Pau Donesek bere zaletasunetako bati heldu dio berriro: nabigatzeari. Jarabe de Palo taldeko abeslariak jarraitzaileekin partekatu nahi izan du une hori. Hori horrela, Aste Santuko oporren berri eman die zale guztiei, Instagramen eta Facebooken eskegitako bideo hunkigarri honetan:

“Lehenik sabeleko mina izan zen. Gerora, ebakuntzak eta kimioterapia tratamendua iritsi ziren. Sei hilabete igaro dira harrezkero, eta denbora horretan hainbat gauza gertatu dira. Lehorrean egin beharrekoak eginda daude. Orain, nabigatzeko ordua da”, idatzi du Donesek.

Aldi berean, minbiziaren aurkako tratamendua amaitu duela baieztatu du kantariak. “Txaluparen, zeruaren eta olatuen txanda da orain… Bukatu dira ebakuntzak, asteazkeneko kimioterapia saioak, igandetako ‘txakalaldiak’. Nabigatzeko garaia da, berriro”, adierazi du sare sozialetan.

2015eko irailean egin zioten ebakuntza Pau Donesi, koloneko minbizia atzeman ostean.