Daily Mail egunkaria harago joan da, eta arrazoi zehatzagoa eman du harremanaren bukaeraz hitz egiterakoan: Lawrence kokoteraino zegoen Gwyneth Paltrowk eta Chris Martinek abiatutako “familia zoriontsuaren” jolasarekin. Halaber, haserre omen zegoen Martinek harremana “ezkutuan” zeramalako.
Egia esan, elkarrekin zeudenetik, behin baino ez zuten agerpen publikoa egin Martinek eta Lawrencek; Paltrowrekin, aldiz, sarritan azaldu da komunikabideen aurrean, banaketa iragarri zutenetik.
Duela aste batzuk amari aurkeztu zion Coldplay taldeko abeslaria Lawrencek. Antza denez, haren amak Los Angelesera bidaiatu zuen Chris ezagutzeko.