X

Urteko banantze sonatuenak: haserreak, desleialtasunak…

Zinema eta musika munduko bikote ospetsu eta egonkorrenetakoak banan-banan hausten joan dira urte honetan zehar. Batzuk iragartzen errazak ziren baina beste batzuena zeharo ezustekoak izan dira. Ez al ziren Demi Moore eta Ashton Kutcher zoriontsu eta banaezin aurreko Gabonetan? Aurtengo krisiak, dibortzioak, banantzeak… errepasatuko ditugu.

Shakira eta Antonio de la Ruaren banantzearekin hasi zen urtea. Kolonbiarra Pique futbolariarekin zebilelako zurrumurruak Hego Afrikako Munduko Txapelketatik zetozen baina guztia gezurtatu zuten. Azkenean, urteko bikote ospetsuenetakoa bilakatu da abeslaria eta futbolaria.

Hollywoodeko banantze entzutetsuena izan da seguruenik Aston Kutcher eta Demi Mooreren artekoa. Irail aldean hasi zen guztia. Demi Twitterren mezu misteriotsuak idazten hasi zen; gauzak ondo ez zihoazen seinale. Ondoren etorri ziren Ashton parrandan erakusten zuten argazkiak, krisiaren ukapenak, bikote terapiak mendian, pelikulen estreinaldiak ezkontza-eraztun gabe…

Marc Anthony eta Jennifer Lopezen artekoa ere amaitu da. Abeslariak ez du denborarik galtzen, ordea, eta 24 urteko dantzari batekin dabil orain.

Bestalde, 25 urteko ezkon bizitza “eredugarriaren” ostean, Arnold Schwarzenegger eta Maria Schriver ere banandu egin ziren, maiatzean. Hortik gutxira jakin ahal izan genuen Terminatorrek neskame batekin haur sekretua izan zuela.

Bi urte. Hori iraun du George Clooney eta Elisabetta Canalis modeloaren artekoak. 2009an ezagutu zuten elkar afari batean eta ordutik banaezin bihurtu ziren. Neskak ezkondu egin nahi zuen, baina aktoreak horrelakorik berriro probatu nahi ez zuela esaten zuen. Ezin bateragarriak izan.

Related Post