X

Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira

Fernando Alonso eta bere emaztea, Raquel del Rosario abeslaria, banandu egin dira. El Mundo-ren  edizio digitalak adierazten duenez, pilotua agiri bat prestatzen ari da, ezkontza-hausturaren berri emateko. Alonso eta Del Rosario duela hiru urte baino gehiago ezkondu ziren, Asturiasen, isilipean.

Albisteak zalaparta handia sortu du goizean, La Sextako kirol erredakzioak Twitterren mezu hau argitaratu ondoren: ‘ Fernando Alonso eta Raquel del Rosario banandu egin dira… Bikote erlazioa eten dute…’. Argitaratu eta minutu batzuk geroago, kateak berak ezabatu du mezua, nahiz eta sare sozialean oraindik aztarnak egon, hainbat jendek “retuiteatu” egin baitu.

Pilotua eta El Sueño de Morfeo taldeko abeslaria bananduko ote ziren zurrumurruak duela zenbait aste hasi ziren zabaltzen. Bikotea 2009ko azaroaren 17an ezkondu zen, Limanesen (Oviedo), zeremonia txiki batean. Hedabideak ez zuten horren berri hainbat hilabete pasatu arte izan.

Related Post