Horrelako ibilbidea izanda, zer behar dauka gizon horrek reality batean sartzeko? Ez dadila izua zabaldu, ordea, ez da Lindsay Lohan bezala “Big Brother” saioan sartuko eta. Horrelakorik inoiz ez egitea espero dugu.
Aktoreak eta haren familiak reality bat izango du telebistan, familia bizitzari buruz. Falta zena, Hollywoodeko mito bat aitorlekuan emazteaz eta harrikoa egiteaz kexatzen. Badakizue, denak dauka prezio bat eta esku bete dolarren truke…