Categories: Aplikazioak

IOS 6, Apple etxearen bitxi berria

Badira hilabete batzuk gaia bueltaka dabilela internetetik. Apple-ko fanboy/fangirl-ak jarraitzaile sutsuak direlako gehienbat. Baina beno, itxaronaldia amaitutzat eman dezakegu. Atzo bertan aurkeztu baitzuten WWDC-ean iPhone, iPod eta iPad-ek eramango dute software berria: IOS 6.

Lehenik eta behin esan software iPhone 3GS eta iPad 2-aren ondoren sortutako aparailu denentzako izango dela bateragarria. Baina horien atzekoak (3G, 2G eta iPad 1) IOS 5arekin geratu beharko dutela.

Berrikuntzak 2 dira nagusiki. Batetik Siri laguntzaileak ingelesaz gain beste hizkuntza batzuk ulertuko dituela (tartean gaztelera) eta bestetik Google Maps aplikazioa erabiltzeari utziko diola Apple-k. G handia eta sagartxoaren enpresaren arteko liskarren ondorioa da hau eta Apple-k hutsetik sortu duen programa berri bat ekarriko digu. Beste berrikuntza batzuk ere ekarriko ditu, Passbook( erreserbak egiteko aplikazioa), FaceTime (Wifi bidez zena orain 3G bidez ere bai) eta deiak filtratzeko aukera.

Hilabete batzuk barru iritsiko da gugana softwarea, udazkeneanā€¦ iPhone berri batekin iritsiko ote zaigu? Zurrumurruak handiak dira sarean, baina oraindik ezin da ezer konfirmatu.

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarriĀ  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago