Google Play: Zerbitzuen bateragunea

Google handiaz ezin gara aspertu, astero astero gugana berrikuntzak ekartzen dituelako eta egunetik egunera eraldatzen dabilelako. Eta aste honetan ere halaxe da, Google Play izeneko plataforma aurkeztu berri baitu.
Hodei konputazioan oinarritutako aplikazio bat dakarkigu oraingoan.
Bere web zerbitzu denak bateratuko dituena: Android Market, Google Music eta Google ebookstore-z ahazten joan beharko dugu. Orain arte, musika, jokoak, ebookak… zerbitzu ezberdinetan eskaintzen zituen G handiak. Ba gaurtik aurrera Play izeneko zerbitzuan topatuko ditugu hauek.

Pentsa liteke, orain arte ondo funtzionatu izan duenak, ongi funtzionatzen jarraituko duela, baina beste alde batetik zerbitzu erraldoi bat martxan jartzean honek ere konplikazioak ekar ditzake. Hala eta guztiz ere oraindik goiz da ezer esateko, beraz itxaron egin beharko dugu zerbitzua gurean nola sartzen den ikusteko.
Hemen azpian zerbitzu berria aurkezteko erabili duten bideoa uzten dizuet.

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago