@ Bildua: Milioi bat bisitari, eta milioi bat birus ezabatzeko moduak

Eitb.com– atariak milioi bat bisitari baina gehiago izan zituen martxoan. Orain arte lortu den markarik onena da eta garbi geratu da egunetik egunera gero eta gehiago garela bertara gerturatzen garenak. Urte betean %30 igo da bisitarien kopurua. Beraz mila esker Eitb.com bisitatzen duzuenoi, eta zorionak bertan lanean dauden guztiei ere.

Baina hau ez da izan aste honetan landu dugun gai bakarra. Batua -Bizkaiera bihurtzaileari buruz ere aritu ginen Rodrigo Gartziarekin, Azkue fundazioko zuzendariarekin. Oraingoz bihurtzaileak bide bakarra egiten du, oraingoz ezin baitu bizkaiera batua bihurtu, baina elkarrizketan bertan Rodrigok adierazi duenez hori hurrengo pausua izango omen da.

Wii kontsolaren inguruan sarean dabiltzan zurrumurruak ere aipatu ditugu, Spotify-eko azken albisteak bezala.

Sarean aurkitu ditzakegun doako antibirusei buruz ere hitz egin dugu ‘@ Bildua’n. Josu Barandallak eman ditu azalpen guztiak.

Hau guztia entzun nahi baduzue, nahikoa duzue hemen behean aurkitzen den botoian klik egitea besterik ez duzue.

Larunbat goizean espero zaituztegu, goizeko 09:30etan Euskadi Irratiaren sintonian.

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago