@ Bildua: Mugikorretan errege izan nahi duena, Android!

Telefono mugikorretan erregerik badago, hori Nokia etxea da. Urteetan lehena izan da, eta merkatuan zerbait salgai jartzen zuen bakoitzean mundua aztoratu egiten zen. Halere iPhone-a aurkeztu zenean pertsona asko erreinu honen aurka agertu ziren.
Apple etxea indar handiz sartu zen merkatuan, eta bere arauak ere inposatzeari ekin zion. Halere erregetzak gutxi iraun dio sagartxoaren enpresari, errege izateko beste aurkari bat agertu baita: Android. Linux GNU oinarritzat hartuta, Google etxeak, sortutako sistema eragile berria da: Mugikorretan instalatzeaz gain tablet ordenagailuetan ere erabili daitekeena.
Gaur egun gerra martxan dugu, iPhone zale eta Android zaleen artean, eta bakoitzak bere armak erakutsi ditu: Iphone 4a eta Samsung Galaxy S-a. Biak potentzia handikoak eta zein baino zein interesgarriagoa.
Baina beste elementu batzuk ere aztertu ditugu aste honetan. Unibertsitate eta eskoletan aurkeztu beharreko lanetan, kopiatzeak edo plagioak aurkitzeari buruz mintzatu baikara.
Musikarik entzunena ere aztertu dugu eta aste honetan Top Internet zerrendaren gailurrean Britney Spearsen berriena sartu zaigu.
Ez galdu aukera eta egin klik hemen azpiko estekan, ‘@Bildua’z gozatzeko!!

Rutas de Solidaridad

Share
Published by
Rutas de Solidaridad

Recent Posts

Joko sozialak alde batera uzteko momentua da?

Farmvillen sortzaileak bere 11 joku bertan behera utziko dituela argitu du. Dirudienez ez zituen nahi…

11 years ago

Zeintzuk dira pasahitzik arriskutsuenak?

Gorputzean beldurra sartzen hasteko unea da, gure edukiak arriskuan egon daitezkeelako. Neurriak hartu ezkero ez…

11 years ago

20 urte lehen sms bidali zela

Benga, bale... beste behin nostalgiko jarri  naiz. Onartzen dut! Baina aizu! Gauza batzuk gogoratzea ez…

11 years ago

Rojadirecta.com martxan da berriro

19 hilabete eta gero Estatu Batuetako Segurtasun Agentziak barkamena eskatu baitio interneteko atariari. Lehengo urteko…

12 years ago

Astoek wifia hedatzen dute

Israelen martxan jarriko duten ekimen bat da; Kfar Kedem-en historiaren inguruko parke tematiko batean aske…

12 years ago

Twitter euskaraz!

Urte eta erdiz itxaron eta gero, Twitter sare soziala euskaraz erabiltzeko aukera dugu. Eta noski…

12 years ago