Evans eta Wiggins prest

Giroa amaituta mundu guztia Tourrari begira dago. Atzera kontaketa hasi da. Egin beharreko prestaketa lanik handiena eginda dago, eta orain lasterketak korrituz gorputza doitzea falta da, puntu puntuan jartzea. Dauphine da horretarako proba aproposa. Suitzako itzulia ere bai.

Tourrean protagonista izan bide diren asko eta asko, ia gehienak, Dauphinen dabiltza. Evans, Wiggins, Andy Schleck, Samuel Sanchez, Menchov, Vinokourov, Voeckler, Van den Broeck eta abar. Bi etapa baino ez dira jokatu eta ezin da ondorio handirik atera baina zerbaiten zantzuak hasi dira agertzen. Lehenbizikoa Bradley Wiggins eta Cadel Evans bide onetik dabiltzala. Andy Schleck ez, ez du ematen.

Wiggins bigarren sailkatu zen aitzin etapan baina eguraldiak izan zuen garrantziarik izan ez balu bera gailenduko zen, seguru. Garbi dago aurten batere ertzik gabeko denboraldia daramala, nahi ahala dabil, iaz Cadel Evans bezala. Australiarrak aldiz ez du iazko itxurarik eman orain arte. Nazioarteko kriteriumeko garaipena salbu, erdipurdiko ziklistaren pare ibili da aurten, baina gaur itzuli dela erakutsi du, eta ez dela babalorea bezala geldituko Wiggins ondo dabilela-eta. Etapa berak irabazi du eta lau segunduko aldea atera dio tropelari. Odolkiak ordainetan itzuli dizkio Wigginsi, hark bezperan bost atera zizkion-eta.
Arestian esan bezala hausnarketa sakonik ezin da egin oraindik, eta ez naiz Dauphineko erakustaldiak defendatzen hasiko datuek eta errealiteak erakusten baitute Dauphinen ondoegi ibiltzea ez dela komeni gero Tourra bete betean egiteko, baina Evans eta Wiggins prest direla ikusten da.

Ezin horrelakorik esango dugu Andy Schleckerengatik. Tourrean ondo ibili beharko luketenen artean bera eta Samuel Sanchez izan ziren txarrenak aitzin etapan: 29 segundoko atzerapena izan zuen luxenburgearrak; 30 espainiarrak. Gaur are okerrago, biak ala biak. Samuel Sanchez erori eta minez helmugaratu da 24 minutu pasako atzerapenarekin. Asturiarrak badu aitzakia. Andy Schleck ordea, hirugarren mailako muino batean gelditu da tropelari segi ezinda. Panorama ederra dauka osteguneko 53 kilometroko erlojupekoan. Eta asko hobetzen ez badu baita Tourrean ere.

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago