Ez dakit zein den arrazoia baina aurtengo Giroa ez zait askorik gustatzen ari. Oraingoz ez. Gauza erakargarririk ez da ari gertatzen eta kritikarako arrazoiak baino ez ditut ikusten. Goraipamenerako gutxi, ez behintzat liderrentzat. Garailerik gabeko Giroa izango zela esan nuen lasterketa hasi aurretik, ez zegoela benetako faboritorik eta uste dut lehenbiziko asteak arrazoia eman didala. Hasteko, lider izan diren guztiak, lider ahulak izan dira, eta Phinney, Navardauskas eta Maloriz gain, Ryder Hesjedal bera ere larri ibili da soinean duen elastikoari eusteko. Karranpak ematen ditu antza aurten elastiko arrosak. Ozta ozta eutsi dio.

Karrerako ustezko gizon indartsuek dagokien bezala jo izan balute, kanadiarrak lehen postua ia seguru galduko zuen. Ezinean ibili da igoera guztian, baina inork ez du jo eta hori da ulertzen ez dudana. Izan ere, mendate magala bitartean sekulako erakustaldiak, beldurra eragiteko modukoak, eman dituzte Katushak eta Astanak, eta baita mendatean Liquigasek ere. Baina, eraso egiteko unea heldu denean, ezer ez. Ezta ezertxo ere. Morrontza lanean aritzen direnen menera igo dira denak, Giroa irabazi asmotan diren bakar batek ere ez du eraso egiteko imintziorik txikiena ere egin.

Ezin izan dutelako pentsatzen dut, bestela a ze jarrera!! Hori bai, Giroko irabazi nahi duenak, une batzuetan ehuneko 10eko penditza duen mendate batean 30 laguneko taldetxoa hautsi ezin badu, ederki gaude!! Hori horrela bada morrontza lanean zintzo ari diren batzuei erantzukizun handiagoak ematen hasteko moduan dira talde bat baino gehiago.

View Comments

  • Guztiz ados Xabier. Baina hasieratik saldu nahi izan da, aurtengo giroa "light"-a zela. Ni ez nator horrekin bat eta iaz Tourrean Pirinoetan gertatu zena gertatzen ari da. Denek Dolomitetako mendateen beldu dira, hori dela eta, Pozzovivo,Intxausti,Herrada,Pirazzi... etapak irabazteko lehian ibili dira, batek lortu du besteek ordea ez. Azken sailkapenari begira ez dut ez Domenico ezta Beñat aurreneko 6-8 postuetan ikusten. Scarponi,Basso, Purito,Rujano,Kreuziger,Gadret niretzako dira podiuma jokatuko dutenak eta esperantza handiak ditut Urán eta Hesjedalekin,nahiz eta, gaurkoan ez den oso ondo aritu

Share
Published by

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago