Txirrindularitzak BMC bezalako taldeak behar ditu, epe luzerako asmoarekin sortutako egitura sendoak. Orain asko ez dela jakin dugu Andy Rihs taldeko ugazabak taldearen biziraupena 2016. urterarte ziurtatu duela eta Munduko talderik indartsuena egiteko intentzio tinkoarekin jarraitzen duela. Jakin berri da, bestalde, Vincenzo Nibali ere fitxatu nahi duela denboraldiko 2,5 miloi euroren truke. Beste harribitxi bat izango litzateke Gilbert, Evans, Hushvod, Ballan, eta besteak beste Taylor Phinney Giroko liderra dauden taldean.

Fitxaketak beharrezkoak dira talde indartsua egiteko, baina errealitateak askotan erakutsi izan du diru hutsarekin ez dela fundamemtuzko taldea osatzen. Beti ez behintzat. BMCren aurtengo emaitzak oso dira kaskarrak, oso. Gilbertek oraindik ez du proba bakar bat irabazi. Hushvodek ere ez. Evansek bakarra, Nazioarteko Kriteriuma. Ballanek beste bat, Toscanako Giroa, eta nahi bada, erantsi daiteke Trentinoko Giroan lortutako taldekako erlojupekoa. Denak ere ezer gutxi dira hain talde sendo eta aberatsarentzat. Orain egia esan, Phinney gaztearen garaipen eta elastiko arrosak apur bat estali du denboraldi hasiera ezin kaskarragoa.

Taldeak gabeziak ditu, antza. Non ez dakit zehatz mehatz, baina bat behintzat asko nabarmendu da Giroko lehen bi etapotan. Talde gisa hutsaren hurrengo dira. Taylor Phinneyren ibilia ikusi besterik ez dago. Salduta uzten dute egunero. Bigarren etapan bere kasa ibili zen beste taldeak haize babeserako prest zeudenean. Gero, gainera, helmugatik 7 kilometrora matxura izan eta bakar bakarrik utzi zuten. Eskerrak, bezperan bezain azkar ibili zen tropeleratzeko. Nik uste, Hushvod eta Pinotti ez beste guztiek matxura izan bezain azkar behar zutela bere ondoan. Baina, utikan!, ia ia pelotoian sartu zenean gelditu ziren zain, alferrik zenean alegia. Gaur beste horrenbeste gertatu da. Ballan bakarrik izan du aldamenean uneren batean, beste guztietan berak egindako esfortzu eskergak eman dio tropel buruan dagokion lekua.

Helmugan izan duen eroriak ez dauka zerikusirik arestian esandako guztiarekin, taldekideak inguruan izan edo ez esprintean beti dago erorien arriskua, baina halako talde handi batek itzuli handi bateko liderra, taldearen filosofiaren Iker izan daitekeena gainera, salduta uztea salatzekoa da.

Share
Published by
Tags: BMC

Recent Posts

Otsailak 1-2, asteburuko atletismo agenda

Hementxe hurrengo asteburuko atletismo frogak: OTSAILAK 1 - LARUNBATA: X. CROSS DE SAN BLAS DE…

10 years ago

Nibali da patroia

Bradley Wigginsen zain geunden arren Vicenzo Nibali da Giroko patroia. Errazegi eman genion garaipena Sky…

11 years ago

Onak beti itzultzen dira

Denbora da Thomas Lofvkist, Mediterraneoko itzulia irabazi berri duen ziklista suediarra begiz jo nuela. 2003a…

11 years ago

Puerto Afera, galdutako epaiketa

Egunotan mundu erdiko zirko mediatikoa Puerto Afereko inputatuen inguruan dabil, euretakoren batek esan zuen moduan…

11 years ago

Lance Armstrong biktima da

Ziklismoaren urrezko panpina apurtu da. Askoren jainkoa hil da eta orain, azkenean, egia aitortu duela-eta…

11 years ago

2012 lasterketa urteari errepasoa kartelen bidez

Lasterketak.com-en, 2012. urteari errepasoa egiteko, ondoko bideoa prestatu dugu lasterketen karteletan oinarrituta. Espero dugu zuen…

11 years ago